viernes, 10 de diciembre de 2010

olentzeroren gutuna Nerea M

Bilbon,2010eko adenduaren 8an

Kaixo,Olentzero:

Shamira naiz eta 9 urte ditut. Ama Jassminekin eta aita Kalebekin eta Kaleb neba eta Denish ahizparekin bizi naiz Bilbon, baina, Afganistanen jaio nintzen gurasoak bezala. Kaleb neba eta Denish ahizpa Barakaldon jaio ziren.

Aitak ama, Denish eta hirurok Burkako hainbat zati eramaten behartzen gaitu, baina oso aita ona da, ez pentsa. Amak zaku antzeko bat darama, eta ikusteko eta arnasteko zati bat bakarrik ikusten zaio. Nik, ordea, Burka eramaten dut, eta Denishek zapia. Aitak eta nebak, berriz, normal janzten dute.

Kaletik joaten garenean, jendea guri begira geratzen da, eta, batzuetan, udaltzaingoak arreta deitzen digu, eta leku publiko gehienetan ez digute sartzen uzten.

Gauza guzti horiek aldatzea eskatzen dizut, mezedez, bakoitzak bere ohiturak eta janzkerak ditu eta.

Besterik gabe, muxu handi-handi bat:

Shamira


No hay comentarios:

Publicar un comentario