viernes, 10 de diciembre de 2010

Olentzeroren gutuna Eneko

2010 eko abenduaren 10 ean

Kaixo Olentzero:

Paco txotxongiloa naiz. Hau da kontatu nahi dizudana: nire nagusiak oso txarto tratatzen nau. Halako gauzak egiten ditu: artaziekin gona mozten dit, nire sudurra kentzen dit eta bufanda berria ere kentzen dit eta horren ondorioz hotz handia pasatzen dut. Orduan, bufanda berri bat, gona berri bat eta egurrezko sudurra eskatzen dizkizut, nola ikusten duzu zuk?

Begira, pasa den astean nire nagusia arrantzan zebilen eta nirekin zeboarena egiten zuen. Han begi bat galdu nuen. Piraina madarikatua! Baita ere eskatzen dizut nire buruzagia kalabozoan sartzea. Baina hori zuk nahi baduzu, noski. Bestela ni bakarrik konponduko dut.

Beno, espero dut nire eskaerak zuk betetzea, oso txarto pasatzen ari naiz eta.

Agur bero batekin agurtzen dizut, Olentzero: Paco txotxongiloa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario