lunes, 13 de diciembre de 2010

Olentzeroren gutuna Leire

Kaixo, Olentzero:

Ni Leire naiz, nik nahi nuke lantegiak, kotxeak eta abar kentzea eta ez kutsatzea. Baita ere Nerea Miguelen lesioa ondo egotea eta zaintzea nahi nuke ; nire lehengusua ikusi nahi dut eta berarekin futboleko gauzak ikasi, gure itsasadarra garbitu, nire lehengusinaren andereñoa kendu eta beste bat ipini berea oso gogorra delako berarekin; nire aitite hain triste ez egotea nahi dut, nire lagun mina Nerea Rodriguez klasean arreta mantentzea eta bere ahizpari betaurrekoak ez apurtzea bere amak ez ordaintzeko, nire ama pizka bat erlaxatzea nahi dut zeren beti dago etxeko gauzak egiten; ni eta nire familia osoa ondo eta pozik egotea nahi dut.

Bueno Olentzero gauza guzti hauek egin ahal badituzu eskertuko nizuke.

Beste egun batera arte:
Leire

No hay comentarios:

Publicar un comentario