viernes, 10 de diciembre de 2010

Olentzeroren gutuna Asier

Kaixo, Olentzero jauna.

Ni Asier naiz, 11 urte ditut eta Portugaleten bizi naiz. Hemen idatziko dut nire iritzia zutaz. Hau da:

Oso gizon jatorra zara, nahiz eta ume batzuei ikatza ekarri, baina horrek maltzurrak izan direla esan nahi du, eta oso konforme nago zurekin.

Gizon jatorra zara, umeei ere opariak ekartzen dizkiezulako, eta horrek oso alai jartzen ditu, baina ume batzuei opari geihegi ekartzen dizkiezu, eta horrekin ez nago ados. Afrikan eta beste herrialde pobreetan Gabonetan ez dira ez Olentzero, ez Errege Magoak edo Santa Claus etortzen.

Beraz, aurten eskatu nahi dizut joatea Afrikara eta beste herrialde pobre batzuetara eta opariak utzi beharrean, ura eta elikagaiak eramatea, txarto elikatuta dauden umeei jaten eta edaten emateko.

Beno, Olentzero jauna, hau da aurten eskatzen dizudana. Ondo izan, datorren urtera arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario