viernes, 10 de diciembre de 2010

Olentzeroren gutuna Itsasne

                                                                                        Bilbon,2010eko abenduaren 6an

Olentzero maitia:

Badakit oso lanpetuta zaudela baina nire ama ez dago oso ondo. Azken bolada honetan txarto sentitzen da belaunak min handia ematen diolako, horrexegatik ezin da ondo ibili, etxeko gauzak egin, bizitza normala egin , ...
                                                                                    Hori dela eta, aurten hebakuntza egingo ziotela esan zioten, baina azkenean medikuak ez zuen nahi izan.       
 
Orain nire ama triste eta deprimituta dago, ezer ez egiteko gogorik .

Guzti hau kontutan hartuz gero nire ama alaitzea eta bere gaixotasuna laster konpontzea eskatuko dizut.

  Horrela gabon zoriontsuak pasatu ahal izango ditugu.

Aurretik ezkerrak ematen dizkizugu, agur, Olentzero maitia, ondo pasa Gabonak.


ITSASNE

No hay comentarios:

Publicar un comentario