Kaixo, Olentzero maitea:
Alkoholezko xaboia nauzu. Gauza onak eta txarrak ditut. Gauzarik onena “A” gripetik jendea babesten dudala, baina bakarrik kentzen ditut birus txarrak. Gauza txarrik ere baditut, besteak beste, oso txarto usaintzen dudala eta batzuei alergia ematen diedala. Asko aspertzen naiz klaseko apaletan.
Oso txarto tratatzen naute, bai, oso txarto. Beti gastatzen naute, baina ni oso pozik nago. Pentsatuko duzu gauza asko eskatuko dizkizudala, baina ez. Bakarrik behar ditudanak eta kito: kolorea nahi dut, ez dut eta. Usain ona ere behar dut (jendea ni usaintzen nauenean sorabiatzen baita). Alergia inori ere ez ematea. Mugimendu pixka bat (geldi ez geratzeko) eta munduan dagoen jende guztiari “A” gripetik babesteko ahalmena nahi dut.
Agur bero bat eta urte berri on!!
Alkoholezko xaboia
No hay comentarios:
Publicar un comentario