09-12-10
Kaixo, Olentzero:
Kokotaraino nago ordenagailuko birusekin, hemen ez zaidana gustatzen ipiniko dut:
1- Birusak ezin dira deitu birusak, esaten badiozu norbaiti:
-Birus bat sartu zait. Zer esan nahi duzu? gaixorik zaudela edo ordenagailuak A gripea harrapatu duela?
2-Ordenagailuak apurtzen dituzte.
3- Krisi garaian gaude eta jendeak dirua galtzen du ordenagailu berria erosteko edo zaharra konpontzeko.
4-Birus batzuk pornorenak dira eta umeek ezin dugu hori ikusi.
5-Pen Drive edo MP4 entxufatuta izan ezkero eta bat batean birusa sartzen bada arin baino arinago agur esan beharko diozu barruan zenuen informazioari.
6-Ez badu apurtzen ordenagailua programak edo karpetak ezabatzen ditu.
7-Internet kentzen dizu eta lagunekin hitz egiteko aukera desagertzen da.
8-Ordenagailua zuk zeuk konpontzen ba duzu elektrokutatu ahal zara.
Horregatik ezin dira existitu birusak, bueno... edo beste izena bat.
Hau nahi...Ez, lehenengoz, ondo portatu naizela esan behar dizut, beno, pixka bat.
Hau nahi dut gabonetarako:
Super Anti-Virus bat guztiontzat
Agur, Olentzero
Aitor Quintana
viernes, 18 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario