2009ko abenduak 9
Kaixo, Olentzero:
Ni Bizkaiko Golkoa naiz,eta asko guztatuko litzaidake itsasoko ingurugiroa aldatzea, eta pentsatzen dut gauza bera esango luketela hainbat eta hainbat itsasok ere: Mediterraneoak, Ozeano Bareak, Ozeano Artikoak eta Antartikoak eta abarrek.
Orain dela urte batzuk, ni bizi naizen lekutik hurbil, Prestige itsasontzia arroka batek ondoratu zuen eta petroleoa korrontearekin nigana etorri zen eta zikindu egin ninduen. Ez hori bakarrik, arrain, kaio, alga, krustazeo eta animalia gehiago galdu ziren. Hori berriro ez gertatzeko, nire ustez itsasontzi seguruagoak bidali behar dituzte.
Mundu osoan gero eta arrain gutxiago geratzen dira arrain asko arrantzatzen dituztelako. Horren ondorioz hutsik geratzen ari naiz.
Adibidez, antxoak. Non daude nire antxoak? Bonitoa ere, oso gutxi geratzen dira. Non daude bonito eder horiek?
Ingalaterratik astero etortzen diren pasaiari-ontziak nire bizkarra nekatzen ari dira. Bai, ondo pasatzen dute pasaiariek itsasoan, baina gutxiago kutsatzea nahiko nuke.
Bueno Olentzero, pixka bat laguntzea espero dut. Eta orain ohera joan behar dut biharko eguna energiarekin hasteko.
Bizkaiko Golkoa
lunes, 21 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario