miércoles, 23 de diciembre de 2009

LAURAREN ESKUTITZA

2009ko abenduak 9
Kaixo Olentzero:
Hondartza bat pentsatzen dut ni naizela eta zergatik daude olatuak?
ze itsasontziak egiten du beti eta olatuak dibertigarriak dira eta
harriek ez dute egiten minaik oso altuak direnak agian
bultzatzen zaituzte atzera eta mina egin ahal dizute ze bultzatu ahal zaizu harkaitzaren
kontra. Min handia egin ahal dizu buruan, bizkarrean eta oinetan eta gero
hasten zara negarrez eta zure ama edo aita etortzen da.Eta galdetzen
du: zer gertatzen zaizu? ze olatu bat oso handia dela bultzatu nau atzera eta eman naiz buruan ,bizkarrean eta hanketan eta hospitalera eraman eta niri gustatzen zait hondartza baina Galiziakoa ez .
Agur, Olentzero

lunes, 21 de diciembre de 2009

Nerea M.ren gutuna

Kaixo, Olentzero maitea:

Alkoholezko xaboia nauzu. Gauza onak eta txarrak ditut. Gauzarik onena “A” gripetik jendea babesten dudala, baina bakarrik kentzen ditut birus txarrak. Gauza txarrik ere baditut, besteak beste, oso txarto usaintzen dudala eta batzuei alergia ematen diedala. Asko aspertzen naiz klaseko apaletan.

Oso txarto tratatzen naute, bai, oso txarto. Beti gastatzen naute, baina ni oso pozik nago. Pentsatuko duzu gauza asko eskatuko dizkizudala, baina ez. Bakarrik behar ditudanak eta kito: kolorea nahi dut, ez dut eta. Usain ona ere behar dut (jendea ni usaintzen nauenean sorabiatzen baita). Alergia inori ere ez ematea. Mugimendu pixka bat (geldi ez geratzeko) eta munduan dagoen jende guztiari “A” gripetik babesteko ahalmena nahi dut.
Agur bero bat eta urte berri on!!
Alkoholezko xaboia

LEIREREN ESKUTITZA

2009ko abenduak 10
Kaixo Olentzero:
Ni Leire naiz,10 urte ditut,Maestro Zubedia ikastetxera joaten naiz. Oso nota onak ateratzen ditut. Nik nahi dut:
Pertsona guztiak pozik egotea eta ez borrokatzea inorekin. Kotxe elektrikoak erabiltzea nahi dut baina asko irauten dute kargatzeko: 7 edo 6 ordu behar dituzte kargatzeko eta horrela atmosfera ez da berotzen eta ez dira aldaketa klimatikorik egongo. Beste gauza bat: Txiroak ez egotea, ezta gerrarik ere, nire familia ere ondo egotea eta amama hobeto jartzea ze, azken bolada honetan oso ahul eta gaixorik egon da. Bakea egotea mundu osoan ere nahi dut.

Badakit ezinezkoa izango dela gauza guzti hauek ekartzea baina nahi nuke nire familiaren osasuna lortu.

Eskerrik asko eta zorionak eta urte berri on !



Leire

ITSASNE PEREZEN ESKUTITZA

2009 KO ABENDUAK 9

Kaixo Olentzero maitia :
Ni eta nire familia ez daukagu dirurik ezta jatekorik ere ez . Horregatik aurten ez dugu dirurik ezkatzen , baina janaria, jolasak, arropa... bai eskatzen dizkizugula.

Nik ezagutzen dut familia bat nirea baino egoera txarragoan dagoena . Horregatik ekartzen badidazu arropa , janaria... beraiekin konpartituko dugu. Bestela, beraiei emaiezu eta guri beste urte batean ekarriko diguzu eskatzen dugun guztia.

Umeok jolasak edo jokuak ere nahi ditugu ahal baduzu. Hala ere , Olentzero maitia, janaria garrantzitsuena da.

Horretaz gain , eskola bat eta liburuak ere eskatzen diskizugu , guk hemen ere ikasi nahi dugulako : beste hizkuntzak eta horrela etortzen bada norbait gu bisitatzera elkar ulertuko dugu oso ondo .

Agur Olentzero maitia, beste urte batera arte.



ITSASNE

Aritzen eskutitza

2009 ko abenduak 9



Kaixo, Olentzero: ni Maestro Zubeldiako arbela naiz.
Ingelesako klasean nago,klarionako arbela naiz eta argia daukat goian. Teacherren erruagatik marraz beterik nago gainera oso fuerte idazten du, min handia egiten du eta bera ez da konturatzen irakasle gehienak nik uste dut konturatzen direla ni izaki bizidun bat naizela eta ez dute hain fuerte idazten teacher bezala .Hilabete bat pasa eta gero teacher astiro hasi zen idazten eta beste hilabete bat pasa eta gero teacher oso fuerte berriro hasi zen idazten.Beste iraskale batzuk etorri ziren eta oso fuerte, bueno, teacher baino gogorrago eta min handia egin zidaten.Teacherrek arbel digital bat ekarri zuen ni zelosilo ipini nintzen irakasle guztiak berarengana joan ziren bat izan ezik. Teacher berri bat etorri zen eta arbela digitala kendu zuen klasetik eta niri egin zidaten berriro kasu irakasleak.



Zorionak eta urte berri on!

Iruneren eskutitza

2009 ko abenduak 9

kaixo, Olentzero:

Ni katu bat naiz. Oso polita eta modernua, lagun asko ditut eta oso ondo portatzen naiz haiekin. Baina ba dago bat beti berak arrazoia eraman behar duena, bestela...
Baina nik ematen diot eta kito.
Eta gero txakurrekin eta arratoiekin oso txarto konpontzen naiz horiei ez diet arrazoia ematen inoiz. Baina ez pentsatu ni gaiztoa naizela, haiek ere kaletik ikusten banaute nirekin sartzen dira. Batzuetan nire lagunak badaude orduan ni askoz gusturago nago eta inoiz ez gara borroketan sartzen. Oso ondo pasatzen dugu beti jolasak asmatzen. Nire lagun onena Piston deitzen da ni baino pixka bat handiagoa da baina ondo ulertzen gara.
Bueno Olentzero maitia, bakarrik nahi dut, lagun berdinak izan, jarraitu ondo pasatzen, nirekin txakurrak eta arratoiak ez sartzea, arazoak ez izan...
Olentzero, arrain txiki bat ekartzen badidazu gabonetako egunean jateko, zuk badakizu zein den nire gutunena, zure esku utziko dut.
Maite zaitut asko, zure katua.

Milka

Asierren eskutitza

2009ko abenduak 9

Kaixo, Olentzero:

Ni Bizkaiko Golkoa naiz,eta asko guztatuko litzaidake itsasoko ingurugiroa aldatzea, eta pentsatzen dut gauza bera esango luketela hainbat eta hainbat itsasok ere: Mediterraneoak, Ozeano Bareak, Ozeano Artikoak eta Antartikoak eta abarrek.

Orain dela urte batzuk, ni bizi naizen lekutik hurbil, Prestige itsasontzia arroka batek ondoratu zuen eta petroleoa korrontearekin nigana etorri zen eta zikindu egin ninduen. Ez hori bakarrik, arrain, kaio, alga, krustazeo eta animalia gehiago galdu ziren. Hori berriro ez gertatzeko, nire ustez itsasontzi seguruagoak bidali behar dituzte.

Mundu osoan gero eta arrain gutxiago geratzen dira arrain asko arrantzatzen dituztelako. Horren ondorioz hutsik geratzen ari naiz.
Adibidez, antxoak. Non daude nire antxoak? Bonitoa ere, oso gutxi geratzen dira. Non daude bonito eder horiek?

Ingalaterratik astero etortzen diren pasaiari-ontziak nire bizkarra nekatzen ari dira. Bai, ondo pasatzen dute pasaiariek itsasoan, baina gutxiago kutsatzea nahiko nuke.

Bueno Olentzero, pixka bat laguntzea espero dut. Eta orain ohera joan behar dut biharko eguna energiarekin hasteko.


Bizkaiko Golkoa

Enekoren eskutitza

2009ko abenduak
Kaixo Olentzero:

Federiko naiz eta bizitza nazka bat da. 50 urte dauzkat eta oraindik ez dut emazterik. Maiteminduta nago baina ezin diot ezer esan oso lotsatia naizelako.Ahalegindu naiz baina ezer ez.

Egun batean taberna batean nengoen eta bera etorri zen. Orduan kafearekin joan nintzen bararengana.Baina orduan konturatu nintzen senarra zuela eta korrika atera nintzen tabernatik.Negarrez hasi nintzen eta etxera abiatu nintzenean topo egin nuen neskaren senarrarekin eta orduan esan nion uzteko pasatzen. Ez zidan kasurik egin.Orduan ukabilkada bat eman nion eta korrika hasi nintzen etxera iritsi arte.Horregatik nahi dut barkamena eskatzea neskaren senarrari baina oso lotsatia naizenez adore pixka bat eskatzen dizut.

Agur Olentzero,espero dut adore pixka bat ematea.

domingo, 20 de diciembre de 2009

nerearen eskutitza

2009ko abenduak 12
Kaixo, Olentzero:
Ni Rikardo naiz, nire arreba jaio da eta familia osoa etorri da. Oso polita da baina, bakarrik egiten diote kasu berari. Ulertzen dut ni jaio nintzenean ere bakarrik egiten zidaten niri kasu baina pixka bat aspergarria da hemen bakarrik egotea.

Pentsatu dut larunbatetan amarekin joan ahal naizela igerilekura ordu bat, berarekin egoteko ze nire arrebak ezin du igeri egin, oso txikia da. Aitarekin egon ahal da paseo bat ematen horrela ezagutzen dira hobeto.

Baina Olentzero, nahi dut bakarrik desira hori bete, ni ez naiz jostailu mordoa nahi duen umea, ez.Nik nahi dudana da familia behartsuak zoriontsuak izatea.Eta jende guztiontzat ere esanez. Beno Olentzero, beste bat arte eta musu handi bat.

JUDITHEN MEZUA



2009ko abenduak 9



Kaixo, Olentzero, Patricia Castro naiz baina Patito deitu ahal didazu.

Lagun asko dauzkat baina etsaiak ere bai. Nire lagunek inbidia naukatela esaten didate. Nik ez diet sinesten itsusia naizelako beti daude nirekin borrokatzen baina nik ez diet ezer-ez egiten ez dut ulertzen. Gainera Matias izeneko mutila Antonellarekin dago nire etsaien liderrarekin ez zait gustatzen nick berataz maiteminduta nagoelako oso polita da eta.

Olentzero, zuk badakizu ni oso ondo portatu naizela oso pozik nago. Buenos-Aieresen pixka bat faltan botatzen dut Barilotxe orain hemen nire aita bilatzen ari naiz, aurkitzea espero dut.


Olentzero, hiru gauza eskatuko dizkizut: Lehenengoa nire aita aurkitzea, Bigarrena Antonella eta besteak nirekin hondo eramatea eta Matias nitaz maitemintzea.

Ez dizut ezer gehiagorik eskatzen. Eskatutakoa gutxi dela uzte dut eta mesedez, ezpero dut gutxienez lehenengo eskaera egitea, mesedez.

Eskerrik asko, niretzat plazer bat izan da, agur, Olentzero.



viernes, 18 de diciembre de 2009

Rubenen eskutitza

2009ko abenduak 9

Kaixo, Olentzero:

Ni kotxe bat naiz eta desguazean nago botata. Oso zikin,nago apurtuta eta motorra ez zait funtzionatzen. Ez naute hartu nahi eta konpondu berriro saltzeko.

Nik barrutik osoa daukat apurtuta, kolorea neukan urdina eta orain guzti guztia herdoiltuta daukat. Jezarlekuak daukat tolestuta ze gidaria potolo bat zen eta atzeko jezarlekuak guztiz zartatuta dauzkat umeak zeuzkalako. Ez daukat ezta gurpilak ere. Euria egiten duenean ura sartzen zait barruan ze nire teilatua oso oso apurtuta dago eta kristalak ere apurtuta dauzkat horregatik euria sartzen zait barruan. Nik hau Ferrari edo Bugatti batean edo halako kotxe bat bihurtzea eta neska polit polit bat gidatzea nahi dut, ez beste gizon potolo batek ze bestela jezarlekua apurtuko dit berriro.

Agur, Olentzero

Ruben

Josebaren eskutitza

2009ko ABENDUAK 18

KAIXO, OLENTZERO :

Ni Cristiano Ronaldo naiz.Ni oso ona naiz futbolean eta irabazi egin ditut urrezko botak. Beno harira joango naiz.Niri ostikadak ematen dizkidate eta lesionatuta nago Messiren erruagatik. Orain ostikada batzuk emango dizkiot. Ni txikia nintzenean oso ondo portatzen nintzen eta 10ak ateratzen nituen .Nire maisua Luis Aragones oso majua zen baina gero Espainiako entrenatzailea zen.
Orain esango dizut zer nahi dudan:
Lehenengoz,urrezko baloi bat.
Bigarrenez, jokuak wii- ra jokatzeko.
Hirugarren gauza ,diru asko eta laugarrenez,nire laguna Josebarentzat play station 3-a berarentzako eta diru asko guztientzako.


Eskerrik asko, Luis Aragones.


Eta diru asko zuretzako

Garbiñeren eskutitza

2009ko abenduak 9

Kaixo,Olentzero:

Ni Garbiñe naiz,eta Afrikan lagun bat daukat,"Awikamalasikihra".

Ia ez dauka janaririk,jokurik,etxerik...bueno,etxea bai baina apurtuta.

Ura edateko ibaira joan behar du eta gero,ontzi haundi batean ura sartu.Etxera bueltatzen denean,ura bere familiari eman behar dio haiek ere edateko.

Horregatik,Olentzero,niri ez ekarri ezer ez,Awikamalasikihrari baizik.Baina ipuin bat ekarri,mesedez.

Nire ahizpa ez da geldi egoten,beti galdetzen du ea noiz den Olentzero,orain esango diot eskutitz bat idatzi dizudala,ikusiko duzu zein aurpegi jarriko duen!

Ia ia ahazten zait!Aurten ondo portatu naiz eta Awikamalasikihra ere.

Agur bero-bero bat.

Garbiñe

Aitorren eskutitza

09-12-10

Kaixo, Olentzero:

Kokotaraino nago ordenagailuko birusekin, hemen ez zaidana gustatzen ipiniko dut:

1- Birusak ezin dira deitu birusak, esaten badiozu norbaiti:

-Birus bat sartu zait. Zer esan nahi duzu? gaixorik zaudela edo ordenagailuak A gripea harrapatu duela?

2-Ordenagailuak apurtzen dituzte.

3- Krisi garaian gaude eta jendeak dirua galtzen du ordenagailu berria erosteko edo zaharra konpontzeko.

4-Birus batzuk pornorenak dira eta umeek ezin dugu hori ikusi.



5-Pen Drive edo MP4 entxufatuta izan ezkero eta bat batean birusa sartzen bada arin baino arinago agur esan beharko diozu barruan zenuen informazioari.

6-Ez badu apurtzen ordenagailua programak edo karpetak ezabatzen ditu.

7-Internet kentzen dizu eta lagunekin hitz egiteko aukera desagertzen da.

8-Ordenagailua zuk zeuk konpontzen ba duzu elektrokutatu ahal zara.

Horregatik ezin dira existitu birusak, bueno... edo beste izena bat.

Hau nahi...Ez, lehenengoz, ondo portatu naizela esan behar dizut, beno, pixka bat.

Hau nahi dut gabonetarako:

Super Anti-Virus bat guztiontzat

Agur, Olentzero

Aitor Quintana

Gorkaren eskutitza

2009ko abenduaren 9an

Kaixo, Olentzero:

Ni klarion bat naiz, oso txarto tratatzen naute: lurrera botatzen naute, zapaltzen naute, apurtzen naute eta ni ondo portatzen naiz beraiekin, ez dut ezer egiten. Ezabagailuak ere izorratzen nau. Baina batzuetan badago jende askok ondo tratatzen nautena: ez naute apurtzen, ez naute zapaltzen. Arbela nire etsaia da ze hor txikitzen naiz bueno eta lurrean ere txikitzen naiz.


Bueno, Olentzero, oso ondo portatu naiz eta asko dibertitu naiz baina erretasunez itxaroten ari naiz bueno eta hau eskatzen dizut: pakea munduan, ni ez zapaltzea, ni ez apurtzea, ni ondo tratatzea, ez botatzea lurrera...Bueno nik gauza gehiago nahi ditut baina ez dira asko.
Bueno, agur bero bat.

martes, 1 de diciembre de 2009

aurkezpena

Hemen ikasleen lanak, albisteak, abisuak, esperientziak eta abarrekoak argitaratuko ditugu.